www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

JERUSALENEN JESUS GALDU,
TA GURASOAK TENPLOAN
ARKITU ZUTENEKO MISTERIOA

 

        I. Pensezazu, Jesus amabi urtekoa zala, Ama Birjiña, ta Josef maitearekin Jerusalengo Tenplora, Jauna adoratzera nola joan zan: eta ango debozioa egin, ta Jesus ezkutatu, ta an gelditu zan. Ama Birjiña Andreakin bide baterik, ta Josef Gizonakin bestetik, oi zan bezala joan, ta Nazaretko beren Etxera biurtu ziran: eta bakoitzak uste zuen Jesus maitea bestearekin izango zala: baña Etxean arkitu etzuten.

        II. Pensezazu, Jesus Aur dibinoaren falta ikusi, ta zer naigabea, ta pena artuko zuten. Ondo ariñ da lasterka Jerusalengo Errira biurtu ziran: beren aide, ta ezagun guztien artean Jesus maitetsua billatu zuten; baña alperrik. Luto, ta ansiaz bererik aren billa alegin guziaz zebiltzan; zeren alako joia, Jainkoaren Semea, ta beren konsuelo dibinoa galdu, ta iñon ere ezin arkitu zuten. Baña Tenplo santura biurtu, ta an irugarren egunean, Maisu, ta Dotoreen erdian arkitu zuten, egiazko Maisu bakarra bezala jarririk; eta Maisuak aditu, ta oriei galdetzen ziela.

        III. Pensezazu, Jesus dibinoa ala ikusi, ta Ama Santisimak, eta Josef maiteak, zer biotzeko atsegin paregabea artuko zuten. Lengo penen neurrian, ta are andiago orduko bien pozaldia izango zan. Ama Birjiña guztien artean sartu zan, da esan zion: Ene Seme maitea, nola au egin diguzu? Orra, zure Aita, ta ni penaz beterik zure billa ibilli gera. Jesus maiteak eranzun zion: Nere Aitaren borondatea egin bear nuela etzenekiten? Eta Jesus biakin Nazaretko beren Etxera biurtu zan.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Nere Jesus mairea! Zu zera nere bidea, egia, ta bizitza. Iru egun aietan non, da nola ibilli ziñan? Zer egin zenduen? Baña zure atseden lekua, Tenplo santua zan: zure janari, ta erregaloa, Aita Eternoari orazioa nigatik egitea zan. Nere pekatuakin nik galdu bazaitut, orien egiazko damu, ta konfesioarekin billatu nai zaitut. Biziera berri bat egiteko, Zu nere bide argia izan zaite, ni zuzen zure ondoren ibiltzeko, ta Zu betiko bizitza, emen, da zeruan arkitzeko. Amen.

        Jesus, Maria, ta Josef nerekin izan direala: Au iru bider esan.

 

aurrekoa hurrengoa