www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

IRU ERREGEN ADORAZIOA:
EDO JESUS JAIO BERRIA
MUNDUARI NOLA AGERTU ZITZAION.

 

        I. Pensezazu, Jesus jaio, ta bereala gloriazko Aingeru kantakin bertako Arzaiak Jaunari ongi etorria emarera, ta Aurra adoratzera Belengo Portalera nola joan ziran; ala izar eder argi batek iru Erregeak amairugarren egunean, zeruko Errege Jesus Dibinoa adoratzera ekarri zituela: eta beren Korte, ta Palazioetako erregalo, ta atsegiñak utzitik, fede ta amorio eragille batekin neke andiko biaje au egitera animatu zituela.

        II. Pensezazu, izar argi ori beren Gida zutela, beren ustez Jesus arkitzeko. Jerulalengo kortean nola sartu ziran, ta izar ori ezkutatu zitzaien. Zeruko Erregea an jaio zalako, aren galdez ibilli ziran: eta Erodes, ta errikoak arritu ziran; da an ez, baizen Belengo erri txikian jaio bear zuela aditu, ta arako bidea artu zuten. Bereala izarra agertu zan, da aren jarraio atsegin andiaz joan ziran, da Belengo Portaletxoaren gañean gelditu, edo jarri zan.

        III. Pensezazu, zer zeruko atsegiña Errege ditxosoak artuko zuten, ta Jesus Aurtxo Errege bakarra adoratzeko nola prestatu ziran. An sartu, ta Jainko guztiz andia gorputz txiki artan, Amaren besoetan ikusi zutenean, fede, ta erreberenzia guztiaz adoratu zuten: beren presente, edo tesoro andiak, urrea, inzensu, ta mirra ofrendatu ziozkaten. Ama Birjiña munduko Donzellarik garbiena, ta bere Seme Jesus ezagutu zituzten, da bien bendizio ugariz bete, ta beste bidetatik biurtu ziran.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Jesus adoragarri zorionean egun onetan guretzat agertu ziñana! Jaio ziñan ez Jerusalen andian, ezpada Belen txikian, da ill nai izan zenduen, ez Belenen, ezpada Jerusalengo Errian. Onetan zure umildadea erakutsi ziñigun; lurreko gauza andiak utzitik, egiazko pobrezan zu arkitzeko. Biotz guztitik Erregeakin Portalean adoratzen zaitugu, berakin zeruan alabatzeko.

        Urre, inzensu, ta mirra bezala zure memoria, entendimentua, ta borondarea Jaunari betiko emaiozkatzu, ta biotzeko damuaz beraren oñetan zure pekatuak ofrenda zarozkatzu: beste doaiak baño Jesus maiteak ori naiago du, ta zeruko ondasunak berak emango dizkitzu.

        Tenploan nola Jesus presentatu zan. Misterio au Ama Birjiñaren Purifikazioan esan zan, eta Otsaillaren bigarrenean zelebratzen da.

 

aurrekoa hurrengoa