www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

PILATOSEK AZOTEEN SENTENZIA JESUS ONARI EMAN ZION

 

        I. Pensezazu, Barrabas libratu, Jesus kondenatu, ta nola Juduak Pilatos estutu zuten. Onek Jesus libratzeko, lengo ta lotsa andiko bidea baliatu ez, ta lotsa, ta doloze andiagoko azoteen bidea artu zuen: da Jesus inozentea azotatzea agindu zuen. Bereala borrero infame gogorrak Salbadoreari soñekoak atzaparka kendu ziozkaten arri bati lotu, ta seguratu zuten. O zer lotsa gorrian Jainkoaren Semea ikusi zan,

        II. Pensezazu, nola gure pekatuak merezi zituzten azoteak, gugatik, ta pozik artzeko, bere biotzeko amorio guztiarekin Jesus onak Aita Eternoari bere Gorputz birjinala ofrezitu zion. Begira, nola ainbeste borrero indarsu bata bestearen ondoren, deadarka, ta gorrotoz beterik, ainbeste milla azote aren gañean deskargatzen asi ziran: da Gorputz santua puskatu, ta urratu zuten, alde guzitik odola zeriola.

        III. Pensezazu, borreroak aspertu ziranean, nola Gorputz santua askatu zuten, ta illa bezala odol preziosoaren gañean eroriko zan. O Aingeruak non zerate? Zuen Errege Dibino, ezerezetik zuek guztiok egin zinduztena, odolez ustu, edo desegin, da afrenta onetan ikusi, ta geldirik edo loturik zaute? Senakerib Erregeak Jaunaren kontra zeren itz egin zuen; onen Ejerzituan, da gau batean, eun da larogi ta bost milla gizon Aingeru batek ill zituen: da orañ arritutik bezela begira zaute? Bai, nere Jesus maitetsua! Besoak lotu edo gurutzeturik bezala Aingeru guziak Zu adoratzen daude: Zenbat eta azotez, afrentaz, ta lotsaz beteago, anbat guretzat adoragarriago zera.

 

BURLAZKO SOÑEKOA, ARANZAZKO KOROA, TA ECCE HOMO

 

        I. Pensezazu, nola burlazko soñeko gorri zatar bat Errege Dibinoari janzi zioten, da Errege baliz bezala, añ umill, da isill eseri, ta zeukatela, jende kanallak aranza gogorrezko Koroa bat buru sagraduan josi zioten da Erregeren Zetroaren gisa, kañabera bat eskuan eman zioten, burutik arpegi Dibinoan bera odola zeriola.

        II. Pensezazu, nola batzuek batetik, besteak bestetik jolasean farra, ta algara egin, da eskarnioz buru sagradua kañaberaz eritu, ta esaten zioten. Agur Errege Jauna. Zure Erreinoa non da? Errege izan naia ondo kosta zatzu. Zure Erreinoa zure burua bezeñ utsa da.

        III. Pensezazu, Jaunaren kostura aspertu ziranean, nola Pilatosek Jesus maitea berekin artu zuen, da ori ikusi ta jende madarikatua lastimatuko zalako, balkoietik atera zuen, ta guziai esan zien: Ecce Homo. Begira oni: begira gizonaren antzik eztuen oni. Ona Gizona; ta ona zuei gusto emateagatik nola geratu dan, Baña aiek deadarrez zioten: ken ortik, ken, ken begietatik: kurutzifika bedi. Ondo egiña dago: aurrera, ta kruzifika bedi. Juezak orduan: ta zer? Zuen Erregea kruzifikatuko det? Bai, bai, ori eztegu nai: ill bedi. Begira, esan zien, eriotza au, onen odola zuen gañera etorriko da. Bai, zioten, betor. Orduan juez argalak, eriotzako sentenzia gure Jesus onari eman zion.

 

aurrekoa hurrengoa