www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

EMERETZIGARRENEAN

BIZITZAZ, EDO DENBORAZ ONDO BALIATZEA

 

        I. Denbora da kaudal bat, baliorik andienekoa; bada bere jainkoa galdu duen pekatariak, instante batean aren grazia arki dezake. Pisa ezazu ondo, zenban obra on, ordu edo egun onetan egin ditzakezun, ta egiten ez dituzun.

        II. Pisa ezazu ondo, egun au igaroko dala, ta sekulan biurtuko eztala.

        III. Pisa ezazu, orien kontu estua eman bear dezula, eta ori pensatzen eztezula. Eta bizi guztiko instanteaz orobat da. Ai gaizki igarotzen baditut!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Gaurko eguna, Jauna, atzenekoa baliz bezala, kontuz igaro bear det. Meza santuan, da beste obra onetan nere intenzioa garbitu, ta zuzenduko det, zu obeto serbitzeko: zure fede onez, Zu adoratzeko, zure amorez guztia egingo det: zure Relijioko aktuetan, zure obedienzian, zuri beti gustoa emateko. Amen. Pater noster, da Abe Maria.

 

aurrekoa hurrengoa