www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

OGEI TA BIGARRENEAN

SALBAZIOAREN ZIERTOEZA, EDO BILDURRA

 

        I. Pekatu egin badet, infernua merezitu det: eta Jainkoak barkatu didan ez dakit. Ai zer arantza!

        II. Pekarua berriz egiten badet, kondena naiteke: eta okasioan sartzen banaiz, eroriko naizan, zierto eztakit. Ai zer peligroa!

        III. Pekatu egiteko, ta kondenatzeko peligroan nago, baldin bizitza mudatzen ezpadet: eta eriotza baño lenago ori mudatuko dedan zierto eztakit. O! Puntu artan, Sakramentuak artuta ere, nere kostunbre gaistoak pekatu onetan, edo bestean sartzen banau, nizaz zer izango da?

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Geiena arrastatzen naben petatu, edo bizioa da kostunbre au, edo bestea: zuk dakizu, Jauna, eta nere salbazioa onek dauka duda andian. Onen kontra zurekin batean peleatu bear det, ta ori sustraietik atera bear det. Zure Pasio, ta Eriotzagatik, pasio au garaitzeko grazia indazu, pekatuenzat ni ill nadin, da zuretzat bakarrik betiko, bizi nadin. Bost Pater noter, Abe Maria, ta Gloria Jesus onari.

 

aurrekoa hurrengoa