www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

NOLA JESUS UMILLAK APOSTOLOAI
OÑAK GARBITU ZIEZTEN

 

        I. Pensezazu, Arkumearen Afaria, lege santuak agintzen zuen bezala, baso letxugakin, bakuloak eskuan, zutik, ta lasterka egin, da Jesus amorosoak Apostoloai beren lekuetan eseri, ta egotea agindu ziela. Bera orduan maneatu zan: leorkai, edo toalla bat gerrian artu zuen, ontzi batean ura prestatu zuen, ta S. Pedrogandik belauniko jarririk amabiai oñak garbitzen asi zan. O mirari arrigarria!

        II. Pensezazu, besteai bezala, Judas traidoreari ere oñak nola garbitu ziozkan, ta onen onrari, ta are geiago animari nola begiratu zion. Ondo ziekien, da beñ da berriz esan zien, amabietatik batek salduko zuela, eta aien artean bat deabrua zala. Alere Judasen oñeran Jesus umilla jarri zan, da bere negar gozo, ta samiñak urarekin nasturik, oñak garbitu ziozkan, aren anima loia bazekusan ere.

        III. Pensezazu, obra andi onen ondoren bere soñekoa artu, ta Jesus nola eseri zan, da Apostoloai esan zien: Nik zer egin dedan, badakizute. Zuen Maisu, ta Jauna izanik, umildade, ta karidadezko Misterio au nik egin det, zuek elkarri ori bera egiten ikasi dezazuten, da onela egin bear dezute. O amorio paregabea!

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Badegu, Jauna, badegu guztiok zure ejenplo ta lezio onetan, gure diña zer ikasi. Baña nik eztakit, Jauna, nora jatxi. Zu Judasen oñetan ikusi ezkero. Alere nere kulpa guztien erremedio billa zure oñetara nator, al dedan orien gorroto, ta damurik andienarekin. Betor, Jauna orien barkazioa: betor zure grazia, nik Zu, ta zugatik nere projimoa, zuk naizun bezala, beti amatzeko.

 

aurrekoa hurrengoa