www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

ZORTZIGARREN EGUNEAN

ANIMAREN JUIZIO PARTIKULARRA

 

        I. Esamen, edo kontu au txit estua, ta latza izango da: pensamentu, itz, ta obra guztiena; eta txit txeakiro edo banaka. Akusatuko naute tentatu ninduten deabruak berak: ejenplo gaistoakin galdu nituen lagunak berak, eta Jainkoak eman zizkidan abiso, ta argiak berak.

        II. Jueza guziz justu justua, ta piedade gabekoa egongo da. Beraren begietan pekatuak egin nituen: berak guzia ikusi, ta jakin zuen.

        III. Sentenzia betikoa, ta erremedio gabekoa izango da. Aitzakia, edo eskusarik an ezta: eskari, epe, edo atzera biurtzerik an ezta: edo betiko bizia zeruan, edo betiko eriotza infernuan. Ai, ta nola bizi naiz?

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        O Nere Juez guziz justua! Nere begietan gaur beti iduki bear zaitut. Nere obra guzietan esango det: obra onen gañean zer sentenzia emango zat? Askotan, edo ordua aditzean biotzetik esango det: Maria graziaren, da mierikordiaren Ama: etsai gaistotik libra nazazu, ta eriotzako orduan artu nazazu. Amen. Iru Abe Maria.

 

aurrekoa hurrengoa