www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Ejerzizioak-IV
Agustin Kardaberaz
1765

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Iturria: Euskal lan guztiak, Agustin Kardaberaz (faksimilea). La Gran Enciclopedia Vasca, 1974

 

 

aurrekoa hurrengoa

AMA BIRJIÑAREN ANUNZIAZIOA,
GABRIELEN BERRIONAK,
ETA JAINKOAREN ENKARNAZIOA

 

        I. Pensezazu, Jainkoak gu salbatzeko pensamentuak artu, ta berak ondo ziekien bezala, Gizon, edo Aur egin, da jaiotzeko trazak eman zituela: eta Andre guztien artean bedeikatuena, donzella garbi Maria SSma autetsi zuela: eta sekulan zerutik lurrera Jainkoak bialdu duen berririk onena, edo mandatu ori Ama Birjiñari ekarteko, Aingeru guztien artean S. Gabriel gloriosoa artu zuela.

        II. Pensezazu, Jainkoak munduan Erregiñak, eta beste Andre andi asko ikusten bazituen ere, ez oriei, baizik Donzellarik umillen, da garbienari Aingeru S. Gabriel Mandatari bialdu ziola. Begira, nola Birjiña Maria orazioan Jainkorekin erretiroan zegoela, S. Gabriklek sartu, ta esan zion: Abe graziaz betea. Esan nai du: Jainkoak gorde zaitzala, Maria graziaz betea: Jauna da zurekin. Berri on ori aditu, ta Birjiña Maria txit umillatu zan.

        III. Pensezazu, Jainkoaren Marabillarik dibinoen au enzun, da eklabark umillenak bezala, baiezkoa emateko, ta Jainkoaren Ama izateko, nola esan zuen: Ona Jaunaren esklaba, zuk diozun bezala, nigan egin bedi. Eta zori oneko puntu artan, Espiritu Santuaren graziaz Jainkoaren Semea Ama Birjiñaren Sabelean Gizon egin zan: eta au da Jaunaren Misterio guztien sustraia, ta gure erremedio, edo salbazioaren asiera ditxosoa.

 

AFEKTOAK, ETA FRUTUA

        Zerekin edo nola, Jauna, fin, da ondogabeko miserikordia au pagatuko dizugu! Zure amorez guziok urtu, ta deseginda ere eztago gugan kaudalik. Beste zure benefizio guztiak sustrai onetatik datoz. Zure Ama maiteak bai, bere Baiezko umillarekin Misterio ezkutatu au ezagutu, ta zerutik bere sabelera guretzat erakarri zinduela. Ordu onean, o Birjiña guzia umilla Jainkoaren Ama izan zaiteala: eta Obrarik miragarrien onen bear degun argi, ta estimazioa guri alkanza zaguzu. Gure Ama maite onetan izan zaitez, gure biotzetako umildadeaz, pekatuen barkazioa, ta biziera santu bat zure bitartez arki dezagun. Amen.

        Abe Maria ondo errezatzen ikasi ezazu, bada gauza dibinoa da, edo Jainkoak S. Gabrielen aotik, Ama Birjiñari esana. Debozioaz orduoro Abe Maria ezazu, eta pensezazu, nola eriotza on bat beti orretan eskatzen diozun. Ori beti eska zaiozu.

 

aurrekoa hurrengoa