www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa  

61. Zigorrez jotzen naute

 

        Barrabas tzar arek ni barurik idukiz ezer onik ateratzen etzuela, estu, ta larritu bearrean pozik nengoela ikusi zuen; eta orduan, bere ustez egokiago zan beste zigorrada bat ematea erabaki zuen.

        Gabonilaren (abenduaren) laua zan. Goiz artan beso ta eskumuturrak beste egunetan baiño estuago lotu ta arrastaka basora eraman ninduten. Zer egin bear zidaten galdetu nien; etzidaten itzez erantzun, bai ordea egitez. Zuaitzen ondoan beso ta eskumuturrak askatzen dizkidate; «ba, esan nuen nere baitan; auek adarra jotzen ari zaizkit noski». Bai zera, adarra jo! Gero kentzen didate txamarra, urrena elastikua ta abar. Ezta ardura! Jesusek ere ikusi zuen bere burua olako lotsa gorrian.

        Gero beso ta eskumuturrak bizkar aldean soka lodiz lotu, akazia batetik zintzilika jarri eta gogor bai gogor jotzen asten zaizkit, lotzaleen zigor-ukaldiek eztute itxuraz miñik ematen, bat ere sentitzen ezpanu bezela nago ta.

aurrekoa