www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

23. Nere utsegiñak aitortzen

 

        Nere lagunak lokabe(libre) ta nere burua loturik ikustean, gogora etorri zitzaidan beingoan, misiolari asko-ikusi batek aspaldi egin zidan eskutitz bat; ortan, beste gauza on askoren artean, auxe esaten zidan:

        «Aita, zain zazu ongi zure osasun baliotsua eta batez ere erne ibili komunisten eskuetan ez erortzeko. Aien menpean erori diran askok beren osasuna galdu dute; geienak misio-lanetarako gauza eztirala gelditzen dira, asko erotu ere egin dira. Bizpairu urte gorrien artean egondako misiolariak beren etxetara erdi-eroturik etortzen ikusi ditugu».

        Ez nekien misiolari apaizik berriz ikusiko ote nuen eta ikusita ere, zintzorik gerta ere, azken orduko konfesioa egitea erabaki nuen; nere bizi guziko konfesioa jende guzi aren aurrean. Zenbait ordu lenago artua nuen asoluzioa Sanxelipu-n ilabete bat lenago nere bizi guziko konfesioa egiña nuen Yegnanfu-ko Frantziskarren etxean. Ala nenbilen aldi guzi artan, beldurretan, eriotza urbil nuelako ustean.

        Konfesatu nai dudala esaten diot Bartolome Aitari. Baiña onek, bear baiño andiagoko beldur batek artu nauelako ustean, esaten dit: «Utzi orain gauza oiek, kendu gogorapen ilun guziak; gaur berean ekarriko dugu zure eros-saria ta biar elkarrekin egongo gera misio-etxean. Ala ere, konfesatu nai baduzu...»

        Isidro Anaia lekutu zan zenbait metro eta nik umetatik asi ta orduantxe arteko nere utsegin guziak aitortu nizkion Jaunaren ordezkoari.

 

aurrekoa hurrengoa