10. Misio-etxe berri bat Yuelo-n
Iru misiolariok elkarri agur egin bezain laster, Yuelo-ko misioari buruz izketan asi giñan; misio-leku egokia da orixe. Bi erretoreok iduri berekoak giñan: Ibar gora ta jator ta jendetsu artan misio-etxe bat eraiki genezake, ta on andia egingo luken etxea ala ere. Andik oso eroso zaindu ditzakegu Luisejo-ko kristauak (Yuelo-tik amasei kilometroko bidean) eta bai Eultxiatsuang-ekoak ere (irurogei-ta-amar km.).
Arazo ortaz su-ta-gar izketan ari giñala joan zitzaigun arratsalde gogoangarri ura.
|