www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

20. Larraiñean

 

        Amaikak aldera mendi-zulotik atera ta abiarazi ginduzten. Gero, Huo na va izeneko larrain batean tenk egin genuen. Agindu zigutenez inguru inguru jarri giñan eta atxilo (preso) guziak alde batera berexi giñan, aur asko ere ikusi genituen, gaxo errukarriak! Atxilo ezezagun aien artean bazan aguretxo bat, zaar-okitua, astotxo baten gaiñean zijoan ta ala ere eutsi bear zioten. Jende gaxoak, kupide gabe beren etxetatik ateraziak! Agurea bere abere txarretik jetxiarazi ta gurekin batean inguruan jarrarazi zuten.

        Orduan gure azken ordua iritxi zala etsi genuen. Ilko ginduztela etsirik zeuden atxilo guziak. Batzuek lapurren aurrean belaunikatu ziran erruki eske. Beste atxiloak iltzen ikustea nazkagarri zitzaidan. Neronen eriotza berriz onela begitandu zitzaidan: Erromako Eliza Ama Sanduak erakusten digun erlijioaren kontrako zerbait egiteko aginduko digute noski lapur auek. Guk gure gogo biotz osoaz gogor egingo diegu, ez gera iñolaz ere olako gauzarik egitera jarriko eta argatik ilko gaituzte gogoapen oietaz alaiturik auxe genion geren baitan: gaurko eguzkia itzali orduko, Euskalerriko Kaputxinoen Probintziak eta Argentina-Txileko Komisariatoak iru martiri izango dituzte zeruan.

        Baiña ez giñan agi-denean aski onak eta ez genuen olako zorionik irabazi. Guzi ura komedia utsean gelditu zan.

 

aurrekoa hurrengoa