www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

60. Barularien multzua

 

        Baru utsik zeuzkaten atxiloen artean jarri ninduten ni ere gabonilaren lenengo egunetan eta gaiñeako guziak bezela erabiltzen ninduten. Orduan esan nuen nere baitarako: «Beren eros-saria ekarri nai eztuten atxiloentzat Barrabasek izendatu dituen zigorradak ematen asi zaizkiguk oraintxe!» Ori zan, izan ere, lenengo zigorrada: atxiloak baru utsik idukitzea.

        Nere lagun errukarriak negarrez ari ziran goseak ea nik urrikari nituen gaixo aiek. Nik ez nuen negarrik egiten, baiña al nuen bezela bizimodua atera bai egiten nuen. Gauez lapurren zakutoetatik al nezaken guzia ostu ta jan egiten nuen ixilkian. Bein baiño geiagotan nabaritu zuten lapurreta, baiña lapurreta-egilea etzan ageri. Aiek alde batera ta bestera galdetu ta listera bilatzen zuten; nik ez nuen ordean nere burua salatzen.

 

aurrekoa hurrengoa