www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

27. Bigarren gaua

 

        Arratsalde bereartan, nere lagun maiteak lokaberik joan ondoren, egin genituen oraindik zenbait kilometro, beti mendian gora. Laguntalde gaitz bat neukan nere inguruan, guzien erdian ni. Aien artean amabi-amabost urteko mutikoak ere baziran; oiek neri iseka egiten zidaten, Europan ta Ameriketan ume gaizki-aziak erlijiosoai egiten dieten bezela. «Yang-ren, yang-ren (arrotza, arrotza!)» oiu egiten zidaten. (Olatsuko itz bat asko erabiltzen da Rio de la Platan, Europako errialde batetik etorritako jendeai iseka egiteko...) Asarretu nintzan pixka bat iseka oiengatik eta eragozteko egiñala egin nuen.

        Ilundu baiño askoz lenago banatu ziran gure gizonak mendizuloetan aterbea bilatzera. Ni beste lagun batzuekin Txengtxiyuen-go zulo estu samar batean sartu ninduten. Besbe amabi atxilo baziran bertan ormaren kontra; gorrien beldurrez zoraturik bezela zeuden. Iñork etzuen tutik ateratzen.

        Ni urbildu ta galdezka asten natzaie. Ogei ta lauen bat urteko mutil batek auxe erantzuten dit ixil-mixilka: «Ni ta nere laguno Huo-sui-koak gera; ni ta larraiñean ikusi duzun agure zaar ura, ango Eskola-Andiko irakasleak, gaiñerakoak, berriz, bertako ikasleak. Agure ura Eskola-Batzarraren buru da gaiñera. Orain amabost egun arrapatu ginduzten eta noiz utziko gaituzten lokabe, eztakigu».

        Gero kontatu zidan zenbat joan-etorri ta zenbat neke artu izan zituzten lapurrak Sanxelipu-ra iristeko. Alako eguraldi otza bazegoen ere, beti lur utsean egin zuten lo, ez lasto ta ez estalkirik gabe.

        Bigarren gau artan ikusi nuen beraz, zer bizimodu egin bearko nuen gorrien artean. Nik arropa gutxitxo nuen, gaiñerako jantziak lapurrak ostu zizkidaten ta; eta oiñetan berriz etxerako erabili oi diran zapatilak nituen. Azaroaren 14a zan, negua urbil, gure aurreko mendiak oso gora, 1.000 ta geiago metro, biaramonean elurra asi zuen. Otzak ematen zidan kezkarik andiena; beko zelaietan ere gogorra izaten da ta jendea larruzko jantziz estalirik ibiltzen da; atera kontua, zein gogorra bide zan otza mendi ain gora aietan! Eta mendi aietara buruz ginjoazen eta an egin nituen ilabete otzenak, lenbizi erdi-jantzirik eta gero ia bilutsik.

 

aurrekoa hurrengoa