www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

2. Kingyang

 

        Auxe da segurik Kansu probintziako uri zaarrenetako bat; eta aspaldiko etxe ta oroikarrien aztarna ta orma zarrak adierazten dutenez, gorabera aundiko uria izan zan noizpait. Ondoko mendi gañetan izugarrizko il-etxe aundiak badira eta bertako jendeak diotenez, Txinako Agintari edo Emperadoreak daude eortzirik il-etxe aietan. Nere Kingyang au Txina-ko Agintarien bizi-leku izan danik ez det uste nik nerez.

        Kansu-ko uri sendorik eguzki-aldekoena da; eta non datzan ta lengo denboretan zer izan dan jakin ezkero, bi munduren berez-muga dala esan diteke: alde batera, erein-lurrak; bestera, basalekuak; alde batera, gizalegean bizi diran jendeak; bestera, lege gabe bizi diran lapur ta gaizki-egileak.

        Kingyang-ko arresi (muru) zaar ikaragarriak milikatuz igarotzen da Tung Jo ibaia eta onen eguzki-aldera ezta erein-zelai aundirik ageri, ez erri aundi edo txikirik ere. Zenbait arkaitz-etxe, sakan ta baso artean banaturik; orixe besterik ez dute egin ango jendeak mahomatarrak su ta gar guzia ondatuz ara sartu ezkero.

        Kingyang eta Huosi (ia izen utsezko mandarinato bat da azkeneko au) Txinako alderdi ezezagun ta basotsuena dira noski; Kansu-ko beste alderdietan ez bezela, nere eliz-barruti ontan baso ta oian gaitzak badira; antxe, otso ta pantera ta orein edo basauntzen aldean lasai bizi dira lapurrak; eta ezta erraz izaten oiekin ez topo egitea, batez ere udaberri ta udan zuaitzak ostoz jantzi ta sastrakak ugari sortu diranean.

        Basaleku zabal ta izugarri aietan, zokorik baztertuenetan bizi dira Tartariatik jetxitako zenbait kristau familia. Auek noizpait lenago bataioa artu zuten, baña gaur Goiko Jaunagandik eta aren lege santutik alde bizi dira, kristau egitean artu zuten fedean edukitzeko misiolari on bat ez dutelako. Neri, misiolari katoliko oni, biotza erdiratzen zitzaidan, zenbait kristauek egiten zuten auxe ikustean: erlijiorik gabe ezin bizi zitezkelako aitzakian, jentilekin batean gezurrezko jainkoai jauretxeak goratzen zizkieten eta erlijio katolikorik etzegoen ezkero, Budaren erlijioari zarraizkion. Itz gogorrez erritan eman nien beren bizimodu txar ortaz; toki egokian elizatxo bat goratu nien, eta neronek aien animen kontu izango nuela agindu nien.

 

aurrekoa hurrengoa