www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

51. Nere edan-kuia

 

        Etxetan eta misiotegietan osturiko katilu batzuek beste ontzirik etzuten gorriek; etziran aski ordea ainbeste lagunentzat eta ozarren ta lotsagabenak baliatzen ziran aietan. Guk ere ontzi oiek beroiek erabiltzen genituen eta beste atxiloak ni baiño erneago baitziran, beti bigarren jan-aldirako, bigarren txnadarako uzten ninduten; berak jan ta ase ondoan, orduan ematen zidaten katilua. Eta Europar batek asetzeko bi katilukada bear baditu, txinatar batek zortzi bear dituela gogoan iduki gero. Zer gertatzen zan bada? Nere txanda etortzen zanerako, ezer gutxi gelditzen zan jateko. Ara bada zer asmatu nuen.

        Nere zaintzale Aranondori aizto(labana) bat eskatu nion (Sanxelipu-n ostua zuen berak); gero kui edo kalabaza bat ustu, mamia ta azi-aleak jan ta azalaz opor edo katilu eder bat egin nuen. Orduezkero banuen nik nere ontzia, gerritik zintzilika neraman beti. Jateko txotx batzuek ere egin nituen, neronek bakarrik erabiltzekoak, eta geroztik etzidan neri iñork adarrik jotzen. Ordu jakiñetan nere edan-kuia bete ta ase arte jaten nuen. Jatordu ondoan ezer onaurkiñik gelditzen bazan pertzean, nik artu ta nere oporrean gordetzen nuen, gero nik artu ta nere oporrean gordetzen nuen, gero amarretako edo lauetako bat egiteko. Nola edo ala moldatu bear bizimaiña ateratzeko!

 

aurrekoa hurrengoa