|
33. Jan gabe!
Lenbizi egon giñan medizuloan Bartolome Aitak eta Isidro Anaiak etzuten amenik jan, eta buru orrek bereala mesede egin zien. Lapurrak auxe esan zuten noski beren baitarako: «Gizon auek orrela bat ere jan gabe badaude, ilko zaizkigu bereala, eta eztugu ezer onik aterako». Eta argaitik noski utzi zituzten lokabe; misiolariok ezpaitziran gutxi arritu ortaz.
Nik usterik onenaz jan nuen gogotik gari-zopa tzar ura eta lapurrak uste izan zuten noski, ni erraz jarriko nintzala aien bizimodura. Obe nukean, nere lagunak bezela, ezer jan ezpanu; aiek lenengo egunean egin zutena, nik laugarrenean egin nuen. Aurreko gauean kang edo oea zala ta etzala ibili ondoan ez nuen ezer jan; biaramonean, ezongi nengoelako aitzakia atera ta ez nuen deus ere agora sartu. «Bai biurri ta mutiri ta tematsua dala arrotz au» esaten zioten elkarri.
|
|