www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

38. Patata gordiñak jaten

 

        Egun artako (azaroaren 16) ilunabarrean Tsentsuango-ra iritxi giñan; toki ortan elkartzen dira ibar andi artako bi ibai nausiak. Atxilo guziok nekearen nekez il-urren gentozen. Aurreko egunetan bezela, egun ortan ere guk jaso bear izan genituen gorrien tresnak eta ainbeste egunetan ain gutxi jan genuenoi zama andiegia zitzaigun ori.

        Ni lenengo egunean ase nintzan arako txiaomi edo gari-zopa artaz; baiña geroztik ez nuen ezer jan. Urdaila etzan jan gabe egotera jartzen arako astoa bezela eta berea eskatzen zuen; nik ari laguntzea erabaki nuen baiña nere zaintzaleak oartu gabe. Nik, txotxolo bat izaki, ta nere barua luzatu ezkero lokabe utziko nindutela uste nuen. Argatik, baru egin bear nuen aurrera ere ta baru estua, itxuraz beintzat. Naikoa dut ura eta ori ere neurrian.

        Aurreko egunetan bezela, azaroaren 16 artan ere mendizulo korrokoil batean sartu ginduzten. Nekaporraturik eta atseden-bearretan geunden. Ni txoko batean gelditu nintzan beste atxiloengandik alde samar. An ondoan lurra koloka dagoela sumaturik, igitzen dut piska bat eta, zer arkitzen dut? Patata-pila bat, patata eder andiak. Artzen dut bat eta ortzak josten dizkiot, dagoen bezlaxe, azal ta guzi. Oso goxo zait, sagar edo udare on bat bailitzan. Jaten dut, gero beste bat, gero geiago, lau egun aietan bildutako gosea il arte. Sakelak ere betetzen ditut biaramonerako. Bai egia dala arako esaera ura: «Gosea, bera jaki». Atxilo egon baiño lenago ta orain ere, doidoia jaten ditut patak, egosita ere.

 

aurrekoa hurrengoa