www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

25. Gogoeta ilunak... Aupa!

 

        Nere burua bakarrik ikustean, gogorapen ilun auek burutara etorri zitzaizkidan: «Bear-bada eztitut berriz ikusiko or mendian beera doazen nere bi lagun oiek, ez Lungtung ibarreko beste misiolariak, ez Euskalerriko kaputxinoak, ez Txile-Argentina-ko erlijioso laztanak, ez nere senide, aide ta adiskide kutunak, ez nere biotz-biotzeko Euskalerria, ez nere Argentina ta Txile maiteak».

        Gogoeta oiekin biotza autsi zitzaidan eta bai begiai malkoak jario ere. Atxilo (preso) dagoen misiolaria galbidetan sartua dabil beti ta ez jakin bere burua berriz lokaberik ikusiko ote duen. Nere begietatik atera naiez zeuden malkoak etzirala arrazoigabekoak, beroak esan zidan. Orduan ala ere, gogora ekarri nituen gure Aita Frantzisko Sanduak bere semeoi agindu zigun egiazko poztasun, batez-ere larri-orduetan erakutsi bear dana ta Loiolako Inazio Sanduak irakasten digun bigarren apaltasun-maila; eta gogorapen ortaz alaitu ta bizkortu nintzan berriro. Geroztik, lapurren artean egon nintzan denbora guzian iraun zidaten alai ta bizkortasun oiek, nere bi Snadu oiek lagundu ta noski.

 

aurrekoa hurrengoa