www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

57. Gizon bati burua moztea

 

        Lapurrak Kutxiawatze-n atzeman zuten Li ja txin izeneko gizon bat, Yuelou barrutiko polizia-buruaren anaia, ogei ta amabost urtekoa, gorputzez sendo ta ongi egiña. Ikusi nuen bezain laster, aren musu zabal ta begi beltxetan sumatu nuen alako etsitasun aundia, apaltasun gozoa, mendetasun itsua ta beste asko birtute; jakiña da, birtute oiek etziran naturazgorakoak (Jainkoak emanak), baiña egiazki sandu diran kristau animetan bakarrik arkitu oi dira.

        Bai maitagarri egin zitzaidala gaixo ura bere zorigaixtoan! Itz gutxi egin nuen gizon txoragarri arekin; baiña gurekin egon zan artean, lege andia artu nion eta al nezaken guzia laguntzen nuen. Tzarkeri andiak egin zizkioten asto edo zaldi baten gisa lauroinka jarrarazi ta bizkar gaiñean esertzen zitzaizkion, burua makilaka zanpatzen zioten; eta arek etzuen esparik den txikiena ere ateratzen. Olako egonarria nondik zuen ez nekin.

        Egun batez ondatu zitzaigun; artaz galdegin nuen eta Li ikasleak, burua moztu ziotela esan zidan. naigabe andia artu nuen gizon on aren eriotzaz. Bere lagunai, bera bezela erritar baketsuak ziran lagunai ongi-egin beste gaizkirik etzuen egin gaixoak eta argatik moztu zioten burua. Orduan oartu nintzan nondik zetozkion len aipatutako birtute guzi aiek; alegia, lapurrek ilko zutela etsirik zan ain uzkur ta beldurti. Bere anaiek jaso zuten gorputz-ila eta beren etxekoen zelaietan lur eman zioten.

 

aurrekoa hurrengoa