www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

40. Tayangp'po mendi gaiñean

 

        Lungtung ibarreko mapetan ageri diran menditontor guzien gorena Tayangp'po ori da noski. Aren gaiñetik ederki ikusten dira Kingyangna ta Josuisiana mendi-lerroak eta antxe dago Tungjota Juatxi sui ibaien ixurki-muga.

        Gorriak guri ostutako mandoen gaiñean patxadan jarririk eta atxiloak berriz oiñez igo giñan Tayango'po mendira; lapurren agintaria tontorrik gorenean eseri zan eta guk ere beste ainbeste egin genuen. Andik ageri dira Kingyang etaSanxelipu-ko mendi-gaiñak; aien ikusteak gogoeta ilunak egiteko bidea eman zidan. Illabeteko bat lenago, lokarririk gabe eta baso aietako basauntzak bezain lokabe, nere begiak gozartu izan nituen gain artatik ageri diran ikuspide ederretaz. Orain berriz!

        Antxe jarririk nengoela, lapur aietako asko etorri zitzaizkidan eta galdeak egiten zizkidaten, batez ere kanpotarrok Txinan dugun diruketa andiaz eta «Zuek baiño txiroago, beartsuago naiz ni» erantzun nien. Betaurreko-pare asko samar erakutsi zizkidaten; batzuek ezagutu nituen, Sanxelipu-n ostuak ziran ta noski. Zenbatsu balio zuten galdetu zidaten, eta ogei ta amar dolaretik gora balio zutela entzutean arritu ziran.

        Sing Jui eskola zerbait baduen gizona da; arek zeduzkan Bartolome Aitaren betaurrekoak, eta, on baiño kalte geiago egiten ziotela esan bainion nik, etsi zuen ta atzera eman zizkidan. Sing Tsao koronelak Bortolome Aita berorren Olio Sanduak itzuli zizkidan; mutiko batek arrosario batzuek itzuli zizkidan, nik eska ta eska ekin ondoren; orrekin, balio andiko zerbait eman balidate baiño geiago poztu nintzan: aurrerontzean ez nuen arrosario sanduko Agur-Mariak beatzekin kontatzen ibili bear izango.

 

aurrekoa hurrengoa