www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

39. Gure erlijioari gogor egilea

 

        Tsentsuangjo-n bi egunez egon giñan eta bitarte ontan komunistak inguru aietara banatu ziran lapurretara. Aranondok ere aldegin zuen, ni Sin Liu-ren konturu utzita. Sin Liu ori nik egundaiño ezagutu dudan gizonik zikin, lotsagabe ta nazkagarriena da bai ber eesanetan ta bai bere egiñetan.

        Alderdi artako jendeek ezagutzen ninduten, Eultxiatxuang-erako bidean dago ta. Lapurrek ango jendeai nitazko berriak eskatu zizkieten eta bai aiek eman ere, nitaz zekiten guzia kontautz; nik dirua ugari banuela, gari-ogia jaten nuela, astotxo bat banuela, eta aldien batez itxura ederreko bi mandoekin ere ikusi nindutela; urte bereartako maiatzean, Jujomiao-ko ibarrean zelai andi bat erosi nuela bosteun dolaretan.

        Komunistek aurren aurrena dirua nai zuten; baiña ala ere, baserritaron aien aurrean beren gaixtakeriak edertzeko aitzakiak atera nai. Jendetalde andi batean mintzatu zan Sing Jui eta onelako ez-esatekoak esan zituen: «Ona emen arrotza au, ezta zuek uste duzuen bezain azkar ta altsua. Begira zeiñen apal daukagun». Gero, soldadu gorriek, Wan tai txi agintari zuur ernea buru dutela, iritxitako garaipeank aipatu ondoan, erantsi zuen: «Txinoeraz erdipurdika mintzo dan arrotz au gezurti maltzur bat da eta ezin-siñetsizko erlijioa irakasten du. Jainkoa badala esaten dizue; baiña, Jainko ori nork ikusi du? Gure baitan anima bat, ez aragi ta ez odol eztana badugula dio; gaiña, anima ori nork ukitu du? Jende ezjakiñek siñesten dituzte olako txorakeriak; guk, komunistok, eztugu olako siñesterik, gu Markexi (Marx) ta Lenin-en ikasleak gera, oiek baitira Europane gundaño sortu diran gizonik andien ta jakintsuenak. Gaur mundua gorriena da; Txinan badira eun miloi komunista eta beste aldetan geiago».

        Tsentsuang-eko jendeek, ni zarpazarrez jantzia ikustean, bazioten beren artean: «Au al da gero orain ilabete mando eder baten gaiñean emandik igaro zana?» Aiek, alegia, ezin siñetsi ori.

        Lapurretara joandakoak atzera itzuli ziran ainbeste gauza ostu ta bildurik; Aranondo ere pozik zegoen.

 

aurrekoa hurrengoa