www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

1. Non arrapatu ninduten

 

        Sanxelipu errian atxitu ninduten soldadu gorriak beste bi kaputxino misiolari euskaldunekin batean. Erri ori, Kingyang uri sendotik 18 kilometroko bidean dago, Kansu deritzan Txinako probintzian datza, aren eguzki-aldean, Lungtung ibarrean. Mila seireun metroko mendiak baditu bere inguruan eta ibarraren erditik txirristatzen dira malin ibaiaren urak bere ondoko bazterrak udaberri-udetan jatortu ta edertuz; mota askotako labore ta zituak sortzen dira alde aietan. Baña legorte aundiko urtetan beldurgarriak dira Malin ibai orren bazterrak.

        Ibai gatzerretsu ta orizta onen ondoan ta batez ere eguzki-aldean bizi dira aspaldi aspalditik Setxuang probintziatik etorritako jendetalde aundiak; aietako asko katolikoak dira. Mariaren Biotz Garbiaren misiolari belgatarrak lau elizatxo goratu zituzten kristau oiei kontu izateko; bat Malin-en; bestea, Sintziajo-n; irugarrena, Luixejo-n ta laugarrena, Sanxelipu-n. Azken onek baditu 50 urte egiñik, ori da eliza nausia ta or bizi da geienean misiolaria, 1913an, Huixiendik jetxitako lapurrak kixkali ta ondatu zuten; baña lau urteren buruko Scheut-ko misiolariak goratu zuten berriz.

        1922ean (sic), Kansu probintziaren egoalde ta eguzkialdea aita kaputxinoak beren gain artu zutenean, lau elizatxo aiek ere beren kontura gelditu ziran. Ordutik ona, auek izan dira ango erretore: 1) Rudolf Blockinger; 2) Uribe-Etxeberria Simon, Bilbo-koa; 3) Gare-ko Bartolome A. Auxe dago orain erretore. Lapur asko ibiltzen baita inguru aietan, batez ere ez-urteetan, Sanxelipu-ko misiolariak bein baño geiagotan utzi bear izan dute beren misio-etxe ura igesi joateko; Gares-ko Bartolome A., biozdun ta ezin-esan-alako beldurgabea izan, eta orixe bakarrik ezta bein ere igesi joan, naiz galbide aundian egon. Baña azkenez, erori zan ori ere, Hektor ta Akiles erori ziran bezela; bere eginkizuna betetzen, animen aita-izateak ematen zion eginkizuna betetzen ari zala erori zan.

 

aurrekoa hurrengoa