www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

6. Huosui Gorrien menpean

(urriaren 13an, 1933)

 

        Aspaldiko uria da Huosui ori; lenago gorabera aundiko ería izan zan, noski, bere arresi ikaragarriak eta etxe erdi-urratuak adiarazten dutenez. Gaur ordea ondakin eta ormazar-multzu bat besterik ezta, bein Gobernuaren soldaduak nausi dituela, laster berriz lapurren menpean eroria. Kingyang-etik ogei-ta-amabost eta Sanxelipu-tik berrogei-ta-bost kilometroko bidean dago.

        Urriaren 13an berri txar bat zabaldu zan: komunista gorriak Huosui-ra sartu zirala, uri guzia lapurtu ta bipildu, zenbait jende il, beste zenbait gizon berriz atxilotu ta eraman egin zituztela. Kingyang-en etzioten berri orreri siñeste aundirik eman; Sanxelipu-ra berriz iritxi ere etzan egin berri txar ori. Nik neronek siñesten nuen gutxiena; nik zenbait egun lenago inguratu nituen ango bazter galbidetsu ta ezkutuenak eta ez nuen iñon lapurren aztarnarik arkitu. Egia da, Paotzetsuang eta Tungkuatze artean ikusi nituen gizon batzuei agur egin izan nien eta aiek etzidaten tutik erantzun; ortaz arritu nintzan pixka bat, baiña ez nuen ain gauza aunditzat artu. Orduan, polizia-gizonak ote ziran gogoratu zitzaidan, orain ordea, lapurrak ote ziran nago. Zergatik etzidaten orduan ezer egin? Berak al dakite zergatik.

        Baiña komunistak Huosui ostu ta garbitu zutela egia atera zan zoritxarrez. Gorrien ausartasun ta beldurrik-eza sumatzean, erria zaintzen zuten soldaduak tarrapataka igesi joan ziran eta gorriak goizeko bostetan jabetu ziran uriaz. Arrapa-alako diru ta jantzi ta guziak artu zituzten; gero, soldaduak atzera etorriko ote ziran beldurrez, egun bereartan aldegin zuten uriaren egoaldera. Berekin erman zituzten Eskola-Batzarraren Burua, eskola-emale bat eta zenbait ikasle, etxe oneko semeak.

 

aurrekoa hurrengoa