www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

5. Sanxelipu nere kontura

(urrila, 1933)

 

        Andik lau egunera, Bartolome Aitak bere erretore-etxeko giltzak eman zizkidan eta bere etxe ta eliza nere ardurapean utzirik, bere mando ta morroiekin jo zuen Luisejo aldera an ilabete bat egoteko. Sanxelipu-ko elizan nituen eginbideak etziran bat ere astunak: igande ta jaiegunetan meza eman, aurrak bataiatu eta eri aundiai elizakoak eman: orra nere egiteko guzia.

        Egun beraietan Artazkoz-ko Isidro Anaia Sintxiajo-ra aldatu zan, izen ortako arru edo mendartean Bartolome Aitak goratu nai zuen elizatxo berri batean lan egitera. Sintxiajo amabi kilometroko bidean dago Sanxelipu-tik eta Isidro Anaia igande ta jaiero Sanxelipu-ra jeisten zan bere kristau-eginbideak betetzera.

 

aurrekoa hurrengoa