www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

11. Ondoko gauean... lapurrak!

 

        Bartolome Aitaren itz batzuek aipatuko ditut emen; Iruña-ko aldizkari batean agertu ziran erderaz (otsaila, 1934): «Azaroaren 12garren egun bereartan, igandean, baketsu afaldu genuen ilundu ondoan. Afalondoan iruok izketan geniarduela, ara non entzuten ditugun zaldi-laster-otsak. Morroien batek gure mandoak lotu gabe utzi zituelako ustean, jaikitzen gera zer ote dan ikusteko. Baiña puntu artantxe morroi bat sartzen zaigu tarrapataka erdi-jantzian, ikara aurpegian, oiuz diola: «Komunistak or dira kalean, gure etxetik eun metroko bidean».

        Iru misiolariok esan genuen: «Goazen sagrariora!» Eta ara joan ziran arin bai arin nere lagunak. Nik bitartean ate aldera jo nuen kalean gertatzen zana nere begiz ikusteko. Lapurák bertan zirala etsi nuen eta gau ura mundu ontako nere azken gaua izan zitekela gogoraturik, elizara joan nintzan lasterka gure Jauna artzeko asmotan.

        An ikuskizun eder zoragaía ikusi zuten nere begiak: Bartolome Aita elizaren erdian, ostiontzi sandua eskuetan, doidoi zebilela; Isidro Anaia berriz kandela bat eskuan aldareko Jaunari argi egiten, belaunikatzen ta txutitzen Bartolome Aitak oarkabeko pausu bat eman aldioro. Nik oiuka nere apaizlagunari: «Jan itzatzu laster Ostia sanduak!» Ain biotz-ukitua zegoen Aita misiolari ura! Nik kopoia nere eskuetan artu eta Isidro Anaiak eta biok jaten ditugu Ostia guziak.

        Isidro Anaiak kentzen dit gero eskuetatik Ontzi sandua ta lasterrari ematen dio. Nik oiuka: "Ekarzu kopi ori garbi dezadan, mezan bezala». Bartolome Aitak erantzuten: «Utzazu, orain eztago elizlege guziak betetzeko astirik; eta guk nai gabe utsen bat egin badezagu, Jainkoak barkatuko digu». Eta Isidro Anaiak, kopi-kalizak arturik, Bilbo-ko Uribe-Etxerriatar Simon aita zanaren il-obian gordetzen ditu.

 

aurrekoa hurrengoa