www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

14. Lapurrak zaldi eske

 

        Orduko naspila ta iluntasun artan iru misiolariok elkarrengandik zerbait berezi giñan. Beingoan Bartolome Aitak oiu egiten dit: «auek zaldi eske ari zaizkit».

        ­ «Ez esan bada non dauden» erantzun nion.

        Eta nik nere aldetik esan nien lapurrai: «Guk eztugu zaldirik». Ta alaxe zan egia; lau mando ta astotxo bat baditugu baiña zaldirik ez.

        Bartolome Aitak berriz ere: «Gure abereak ematen ezpadizkiegu, ilko nautela diote. Eta olako tzarkeria egiteko beldur gutxi lapur biozgabe auek». Nere anai gaxo artaz arduratan jarri nintzan eta aren inguran zegoen lapur-taldeari nerekin etortzeko esan ta okulura eraman nituen. Gero nere lagunengana itzuli nintzan atzera.

        Orduko etxe guzia bipiltzen asiak genituen, ateak autsi, kristalak puskatu ta etxeko zer guziak azpikoz-gora irauliz. Armak eta dirua ta kartutxoak nai zituzten batez ere. Eizarako ezkopeta kaxkar bat beste armarik etzegoen; ikusi zuten ura, baiña bertan utzi zuten. Dirua berriz, dolar batzuek ez beste guzia morroiak gorde izan zuten leku seguruan, Bartolome Aitaren aginduz. Oiu bat entzuten dut, Bartolome Aitarena: "Ai! lotzen ari naute!» Geroxeago orixe berorixe esaten du Isidro Anaiak. Ni lokabe (libre) nengoen oraindik, baiña lapurrez inguratua ta beste misiolariengandik piskabat aldendua.

        Gauzak zertan ziran ikusi ta iges egitea besterik ez neukan, misio-etxean ezer egiterik etzegoen ezkero; Aurtzaro-Sandutegia ta nere bi lagunak Jainko guziz onaren kontura utzi bearko; ni an egon edo ez egon berdin zan, ezer egin ez nezaken ta. Baiña laster nere gain ere erori ziran lapur tzar aiek eta lotu ninduten besteak bezela. Bartolome Aitak auxe idatzi zuen geroago: «Oldarrean erori ziran gure gaiñera, eutsi ziguten gogorki ta gure lotzen asi ziran. Etzuten ordea asmatzen gure lotzera, ain tarrapataka ari ziran ta. Eta obena guk bagenu bezela, Isidro Anaia ta biok sabelean jo ginduzten zanpa zanpa. Lokarriak estu estu lotu zizkiguten, ezin eraman alako oiñazeak ikusarazten zizkigutela. Isidro Anaiak larri esaten zuen bein ta berriz: «Baldin laster askatzen ezpanaute, besoak ondatuko dizkidate». Bi apaizok, naiz gerok ere loturik egon, gure anaitxo aren oiñazetaz errukiturik, ura bederen askatzeko eskatu gehien lapurrai. Baiña aiei eskatzea ta otoitz egitea alperrik zan.

 

aurrekoa hurrengoa