www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

46. Gorriak Jainkoaz gaizki-esaka

 

        Gorriak jende ozar ta lotsagabeak dira eta gaiñera biraozaleak. Nik Jainkoa badala ta beren aita dala ta damutzen ezpadira infernura bidaliko dituela erakusten nienean, etzekiten zer erantzun. Ala ere oiu egiten zuten: «Bera Jainkoa! Il dezagun geren fusilez! Ura baiño indartsuago gera gu. Orra or misiolari ori; Jainkoaren jauresle ta mirabe zintzoa, Beraren ordezkoa omen da; eta ala ere ezer eztezake gure aurka, guk berriz nai duguna egiten diogu berari. Orra nola dagoen uzkaldurik, ezertako gauza eztala! Zergatik eztio laguntzen bere Jainkoak? Zergatik eztu askatzen? Zergatik eztio jatera ematen?» Olaxe esan izan zioten bein Jesusi bere etsaiek: «Jainkoaren semea baaiz, jetsi adi gurutzetik».

        Aldien batez, beren fusilak nigana zuzendurik, Jainkorik ez siñesteko agindu zidaten; nik ordea, Zoriondun Berriotxoari bizkaitar sandu berri bat lagun emateko ustean, bat ere beldurrik gabe erantzun nien: «Wo sin Tien Tzu, siñesten dut Jainkoagan». Nere erlijioa gezurra ta parragarria dala eta ez geiago erakusteko esan zidaten; nik berriz, nere erlijioa sandua ta jainkozkoa dala ta alde guzietan irakatsiko dudala erantzuten diet. Orrelako eztabaida gogorrak oso maiz izan genituen.

 

aurrekoa hurrengoa