www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

26. Isidro Anaiaren joan-etorriak

 

        Joan-etorri oiek ez nituen nik nere begiz ikusi; Bartolome Aitak onela kontatu zizkigun bi-biziro: «Nere misio-etxera, Sanxelipu-ra iritxi bezain laster, bilatu nituen bereala bi asto eta Isidro Anaia ta morroi bat gaiñera igo-arazirik, aurrera bidali nituen. Aiek nolako beldur ta leiaz joan ziran esan bearrik eztago. Gau beranduan iritxi ziran Kingyang urira, baiña ezbear andi bat ikusi zuten: amabien bat metroko arresiaz inguratua dago uria ta ateak itxirik zeuden.

        Morroiak adiarazi zion atezaiari zertara zetozen ta presaka zebiltzela ta idikitzeko atea; baiña alperrik, atezaiak ezezkoa eman zien; ala ere, arresian gora igo nai bazuten, igotzeko. Etzan errax orixe, baiña zerbait egin bear, den gutxiena luzatu-ezkero, Fernando Aitak bizia galdu zezaken ta. Norbait urrikladu zitzaien eta arresi gaiñetik soka-mutur bat bota zien; ari eldurik aupatu ziran arresi gaiñera.

        Biaramon goizean nere misio-etxera ziran, lapurrei agindutako sari ta emaitzak berekin zekarzkitela».

 

aurrekoa hurrengoa