www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

44. Misiolaria egur-ketan

 

        Aldi artan Liu yuen san izeneko gaixtagin tzar baten mendean geunden atxilook; nik Barrabas izena emango diot, ongi merezi du ta. Ala ere Sing Tsao tenientea egoten zan geiena gurekin; bere nagusia baiño gozoago ta biotz-berago zan teniente ori.

        Onek bein baiño geiagotan atsegin egin izan baitzidan, Laotsuang-era sartu giñan egun berean onela mintzatu nintzaion: «Nere teniente maitea, begira zenbat egur dagoen bazter oeitan; zertako utziko dugu or alperrik galtzera? Zuek otzak zaudete eta gu ere bai, aragi ta ezurrezkoak gera ta. Zulo onetan luzaro egongo gera noski; eta nai baduzu, guk ekarriko dugu menditik bear dan sugai guzia. Eztugu iges egingo, ez beldur izan; nik nere aldetik itzematen dizut, misiolari katoliko baten itza, nai duzuen arte zuen menpean egongo naizela; eta beste atxiloek, nai ta ere, ezin iges egingo dute, zuen fusilen irispidean egon ezkero. Lan egiten utzi zaiguzue, geren jana irabaz dezagun».

        Biotz oneko tenienteak ontzat artu zuen nere eskabidea eta ala asi giñan egur-lorrean . Eta geroztik, bai labur zitzaizkigula gau eta eguneko ordu luzeak suaren ondoan! Bero egoteko ez nuen gimnasia egin bearrik. Mendizuloa, sutzar arek beroturik, atsegin zitzaigun. Bai gauez ta bai egunez nik zaintzen nuen sua.

 

aurrekoa hurrengoa