www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

7. Lapurrak Xinpuse'n

(urriaren 20an)

 

        Gorabera aundiko auzune bat da Xinpu, etxeak banaturik dauzka, Txeng ho ta Tung ho ibaiak elkartzen diran toki ondoan da, Kingyang-etik berrogei-ta-amar kilometroko bidean ta Sanxelipu-tik berrogei.

        Urriaren 20an, arratsaldean, mandarin etorri berriari ongi-etorri esatera joan nintzan eta izketan ari giñala, gure agintari berri arek esan zidan: «Xinpu-n lapurrak agertu omen dira; eztakit ordea neronek ere, zenbat edo nolakoak diran». Etxera biurtu nintzanean, Erro-ko Gerardo Aitari ta Isidro Anaiari kontatu nien guzia. Gerardo Aita misiolaria agerraldi bat egitera etorria genuen; Isidro An. Sintxiajo-tik etorria zan, eliza berria egiteko bear zituen gauza batzuen eske.

        Ustegabeko berri oiekin izutu zan Isidro Anaia, ez bere buruagatik, baiña bai Sanxelipu-n zer gertatu ote zan gogoratuz; Bartolome Aita kanpoan zan bitartean gure kontura baitzegoen ango Aurtzaro-Sandutegia bere ogei-ta-amar neskekin. Nik, zaarrago izaki Txinan ta nere burua beldurgabe erakutsiz, ez beldur izateko esan nion, ordukoz beintzat etzegoela arriskurik eta biaramonean, larunbatean, nerau joango nintzala Sanxelipu-ra.

        Urriaren 21an (sic), euria ari zuen ibaika eta argatik Gerardo Aita ezin atera izan zan bere misio-etxe Sifengcheng-era joateko ta nik ere ez nuen Malin ibai aldera jotzeko erarik. Arratsaldean atertu zuen ala ere eta Isidro Anaia gure arrotzari lagun egiten utzirik, nere mandoa artu ta Bartolome Aitaren misio-etxe aldera abiatu nintzan. Bidean ez nuen oi-ez-bezelakorik ezer ikusi; zenbait jende alper pagodaen aurrean, besterik ez, Sanxelipu-n guzia bakean zegoen.

        Biaramonean (urriaren 22, 1933) igandea baitzan, isidro Anaia ere an agertu zan. Bertako jendeak eta poliziak etzuten uste ezeren arriskurik bazegoenik; argatik ez genuen guk ere neurririk bat ere artu nai izan. Ilaren 23an, astelenean ni Kingyang-era itzuli nintzan, Isidro Anaia berriz Sintxiajo-ra

 

aurrekoa hurrengoa