www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

50. Gure jatorduak

 

        Lapur-tegian egon giñan aldian ongi samar eman ziguten jatera; bein ardikia, beste bein faisankia ere eman ziguten (faisan asko izaten da ango bazterretan). Geienetan ala ere arto-iriñezko bazka motel gatz-gabe bat ematen ziguten eta guri goxoa iduritzen. Gizonaren agoa bear-orduan edozertara jartzen da. Zenbait aldiz arto-purea ta gari-zopak ere eman zizkiguten.

        Atxiloen jana gerok maneatzen genuen; gorrientzat beste sukalde batean egiten zuten eta agixko janari bikaiñak, aragi-mota asko iresten zituzten: faisan, eper, oillo, ardi, auntz eta zerrikia. Abelgorririk eztute iltzen ez jaten komunistek eta ez beste txinatarrek ere. Lapur-tegian maiz egiten zituzten beren jatura gaitzak, ortarako auntz eta artalde andiak bazituzten ta.

        Noizean bein, jaki urintsu oiek iduki zituen ura eskaintzen ziguten eta guk bai gogoz urrupatzen, edari goxoena bailitzan. Eta gu ain gogorki artzen ginduzten gizon aiek, berek ain galanki jan ta guri ondar-mondarrak eskaintzen zizkiguten aiek munduan anaitasuna, askatasuna ta berdintasuna jartzera omen datoz ...

 

aurrekoa hurrengoa