www.armiarma.eus
idazleak eta idazlanak Herri literatura TESTUAK Corpus arakatzailea Klasikoen Gordailuari buruz



Lapurren menpean
Polikarpo Iraizozkoa
1935

      [liburua osorik RTF formatuan]
      [inprimitzeko bertsioa PDFn]
      [Literaturaren Zubitegia]

 

Bertsio elektroniko honen egilea: Ainhoa Beola

Iturria: Zeruko Argia, 1935-07 (199. zbka.) / 1936-07 (211. zbka.)

 

aurrekoa hurrengoa

16. Erriko polizia-lekua

 

        Lapurrak eta nere atxilo-lagun batzuek geroago jakin-arazi zidatenez, gorriak bi aldiz izan zuten lenago ere Sanxelipu-ra joateko asmoa; baiña etzuten beren asmo ori bururatzeko erarik izan, erriko polizia-gizonak garaiez konturatu ziralako. Baiña irugarren aldian nausi atera ziran. Ona emen nola.

        Lapurrak Tungtsuang inguruan, Xingpu ta Simawan artean zebiltzela jakin zan azaroaren 11an. Tungtsuang-eko poliziak, bere eginbidea zanez, mandatari bat bidali zuen Sanxelipu-ra agindu zorrotz au emanez: Eraman bear zuen mandatua presakakoa zala eta egun artan bereartan joateko Sanxelipu-raiño. Baiña mandataria bear baiño astiroago ibili zan nonbait; bidean ilundu zion eta Sanxelipu-tik zenbait kilometroko bidean lo egin zuen. Biaramonean (azaroaren 13an) argitu ondoan iritxi zan Sanxelipu-ko polizia-lekura; baiña beranduegi zan, orduko guzia lapurren eskuetan zegoen.

        Polizia bera arritu zan geiena lapurrak sartzean; ala ere beren armak eta biziak gordetzeko era izan zuten. Gu andik igarotzean, bandera gorria goratua zan polizia-etxean.Polizia-buru Tzu koronela mirariz atera zan bizirik bera lotu nai zuten bi lapurrekin burruka gogorra egin ondoan. Baldin lotu balute, burua moztuko zioten; bera bezelako beste batzuei olaxe ebaki zieten neronen aurrean.

 

aurrekoa hurrengoa