Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

... gutti ibiliak diren bideak dira

ibiltzeko atseginenak...

 

 

UR UHERREI SO

 

Ur haserre izuen garraioak

ezkutuan ohi ditu itsasoratzen

gaitzak, asturuak edo halabeharrak

ezpeldoi ilun edo makalen oinetan

uzten dituen abere galduak.

Mendietako bazkalekuetatik urrun

herio bildurrak gidatzen dituen

betizu lauso eta behor makal arreak.

Halaber, erroitzetan behera amiltzen diren

basahuntz eta orein izukorrak oro.

Gizarte ilunaren zubipetik itsasorat doazkigu

pertsonaia fidel urkatuak, mertzenari lotsatiak

eta ume anormal asesinatuen gorpu haziak.

Halabaina, ahalge gara uholde aroetan

ur uherrei so egiteaz.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985