|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Tunezen, Thala de Makter hiriburuen arteko desertuan hilik ediren zuten marroki zahar bat. Ikertu ahal izan denez, dromedario baten gainean omen zeramazkien hiru egun, dena euli eta xomorroz inguratua, eta itxura denez uda partean Frantzia eta Espainian barrena saltzeko kinkileriaren xerka joana omen zen Tunezera. Baina ikerketa lan hau alde batera utziz, guretzat inportanteena, salerosketarako erabiltzen zuen kontu libretan kausitua izan zen esku eskribua da. Izan ere hauxe besterik ez baita marroki zintzo hark utzi zigun testimonioa. Satira eta lirismoa nahasiaz, letra beltz handitan ezarria utzi zigun, azken judizioko eguna gogora arazten digun izkribu ilun hau.
JOSEFATEKO ZELAIAN
Ilargia urtu egin da lurraren harezko ahurretan Iduzkiaren azken soa gau hilezkorraren sabelean ehortzirik datza. Ez da iadanik guretzat gauaren lezerik ez arratsalde ez ilunabarrik. Enugurratze amoltsu haiek argazkietan zatiturik ikusiren soilik. Hirietan altzatzen diren palazioak abere basatien mini leinuruetan isladaturik. Orobat, ikusiren diagu gizasemeon enbargoa Josefateko merkiduria isilean antsika.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |