|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Poul Khoen, poeta ttipiak hala erraiten zuen: «...Gauerdiko ilunbe euritsuetan, espaloietako takoi soinuek eta seduktore sintzeroen bila irtenik diren katu emeen auriek inspira erazten naute batzuetan. Besteetan aldiz, hautsi, iadanik konposaturiko poema amaigabea...» Eta afirmazio honen lekuko gisara, poema nimino bat utzi zuen —Bart Arratsekoa— deituko zuena. Besteak beste, Poul poeta afizionatu bat besterik ez zen, eta poema honetan adierazi nahi zuena ezin egokiago datorkigu guri, poeta afizionatuori alegia. Ikus dezagun.
BART ARRATSEKOA
Hormak beltzak ziren lau aldeetara hedatuak. Ortzearen monotonia izar bakoitzean disimolatua. Karriketako farolen irriak hautsia, gau eraiki berria. Urrun, lurrari enfokaturik linterna bailitzan hilargia. Baina alferra dateke poeta ahul baten argizaria ilunak deskribatzen baitu gauaren izate miragarria.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |