Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

AGIAN INORENTZAT

 

Ez dut orojakileentzat eskribatzen

ez, laugarren pisuan bizi direnentzat.

Ez dut patrikeran egutegia daramatenentzat eskribatzen

ez, ohaidearen argazkiari so egon ohi direnentzat.

Ez dut eskribatzen mirail aurrean orrazatzen direnentzat.

 

Haatik, beste harentzat eskribatu ohi dut

nehoiz, nehon deusik erraitea ausartu ez denarentzat.

Ahalge denarentzat, halabeharrez isilik dagoenarentzat.

Ekaitz gaiztoaren ikaraz harpeetan kokatu denerentzat.

Hilargi eta Eguzkiaren higiduraz gidatzen denarentzat.

Haurtzaroan maitaturiko basandereak laztanduz

amets lizunetan hil denarentzat.

Aintzira bazterrean bere aurpegia isladaturik behatzeaz

alegeratzen denarentzat.

Aintzira bazterrean bere aurpegia isladaturik behatzeaz

alegeratzen denarentzat.

Larre min honetan bakarrik ediren dudan

haur izu tipiarentzat

edo agian, inorentzat ere ez.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985