Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

KOPLAK

          (poeta ahul batenak edo)

 

Poemak egin

kontsola nadin

hiltzen ari bait naiz

iadanik aspaldin.

 

Poemak sortu

bizitza ahortuz

lurra maitatzea ordea

ez ginen ausartu.

 

Poemak ibili

gibelerat itzuli

eta unibertsoari

argia itzali.

 

Poemak egia

eromenaren izerdia

haatik ilunak deskribatzen

gauaren erdia.

 

Poemak zuri

elurra iduri

eta karriketan gizasemea

oraindik urduri.

 

Poemak ilun

behatzen urrun

begiak dostatzera

doazkit egun.

 

Poemak ero

dira gaurgero

uso urbanoak

itzartzen direno.

 

Poemak ezdeus

edo bestelan malerus

udatzen honetan

sofrituko dut erruz.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985