|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
IKUSTEN DUZU ILUNABARREAN
Ikusten duzu ilunabarrean eguna itzaltzera doanean. Han, izpilu urdinean, miruen hegada, haizearen maindireak kulanka, ilobatto zenduaren gerezi gorriak eta arrabitaren hari lasatuak... Hara han, andereen esku hezeak, neskatilak eguzkiaren sutegian eta itsasoa bera arnas hestuka. Han, egunurratzea oinazeka panpina tristeen irriņoak sagar honduen dardarra eta isiltasunaren sukaldeko apalak... Begira han, urrunago ere odolaren istil dizdiratsua eta gauaren ezpain uhela. Begira, begi goseon ate handia beti zabalik eskaintzen den ate miragarria. Han kraskatzen dira etengabean ezinaren beiradura gardenak.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |