Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

... gauak badoaz, beren hari misteriotsuekin

gero, eguzkiak datoz ametsak hiltzera...

 

 

ILUNAREN BOTOIAK BAILIRAN

 

Ilunaren botoiak bailiran

hari beltzez josten ditut begiak

gau bilutsi honen gorputzean.

Harrizko horma zaharretan karakolak bezala

ikusten dira pertsonaia lotsatiak

taberna ttipien ataurreetan etsipenez eroriak.

Zubipe ilunetik iragaiten diren ur mantsoetan

errumes aurpegi arraiak isladatzen dira

su aitzinean ahuspezka eta alderantziz.

Mutturdinaren beso maitakorretan lo hartzen dute

arrabitari xahar hordiaren eskuek.

Egiaren zuhaitza harrapatu dutenak

beren buruaz beste egin nahi bailuten

adarrik ahulenetarik eskegiz keinuka ari dira.

Katu nabar uharak, kale nagusietan barrena

etengabeko maitasunaren xerka doazi.

Eta nik, desgaraian bada ere

jostundegiak aspaldian hertsirik badira ere

ilunean begiak sostengatzeko

hari beltzaren xerka segitzen dut,

noraezean lauso.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985