Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

NORBERAREN ITZALA

 

Bakardadeak enganiatzen edo traizionatzean

isilik joaiten nauzu oihan hozpel urrutira.

Han igurikatzen iduzkia, ardiborda zaharren antzera,

ene soak ekialderuntz gidaturik eta mutiri.

Han, eguterak elutsa antzaldetzen duenean

ene itzalari kondatzen eromen honen pasarteak,

behelaino mantsoak, ilunabar goibelak edo

hodei traidoreek ekia asesina dezateino.

Norberaren itzala baituzu, aldamenean etzanik

adiskiderik minena eta ilunena ere.

Norberaren itzala hala berean

anaia bizkietan bortitzena.

 

 

... itzal bat doa

gizaki banaren atzetik

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985