|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
limosna ematea gauza ederra da baina hartzea hobea (K.B.)
LEITZA (POEMA)
Hona Leitza! —gure arreba zaharra— putreen habia bezala soineko adaska arrez jantzia. Hona! Aizan, Okabio, Akutio... —gure anaia minen— malko isilak Erasote eta Gorriztarango mazeletan behera gure sabela hezatzera datozenak. Hona Oialde mendiak! —gure amaren bular guriak— zeinetatik zurrupatuz hazten diren leitzar seme gazteak. Hona! Goiko eta Azpiko errotak —gure arbasoen umatoki antzuak— egun, herioaren bizkarrera amilduak. Hona! San Migelen hilerri hozpela zerura gabeko kristau galduen pasalekurik ilunena. Hona! —gure arreba zaharra— bada amesturiko paradisu ororen antzera arantza eta mihizto gaiztoz inguraturik ere zabalik eskaintzen den gorputz biluzia. Hona! bere umatoki antzuak bere sabela eta bular zuriak hona bere sukalde epela!
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |