|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Goiztiri oskarbi batetan, Atenastik hiru lekoatara kokaturiko herri tiki mitiko batetara sartzerakoan, hartzuri landuz eraikitako basilika baten paretean, tupa harriz zerbait idazten ari zela harrapatu zuten errumes zahar bat. Eta ez si eta ez no, zarpatik hartu eta arrastan eraman zuten bide lohi haietan barrena. Esaten dutenez izugarrizko delitua izan behar zuen garai hartan basilika, monastegi eta antzeko etxe sagaratuetan hitz erditxo bat jartze hutsa. Eta itxura denez errumas gizarajo hura ere horrexegatik juzkatu zuten, berak halakorik asko uste ez bazuen ere. Halere, ez dira gauza guztiak txarrerako izaten, eta errumes urrikalgarri hark idatzi zituen hitzak, itxura gaiztoko judizio hura zela medio jaso izan dira. Bai noski, hitz arruntak dira errumes hark utzi zizkigunak, baina aldi berean mezu sarkorra damaigutenak.
NON EDIREN EZTIRIK
Edozein ezagunek diosala egiten digun egunurratze honetan... Oharkabean edo ezagunak oro bestaldera beha iragaiten zaizkigun arratsalde honetan... Nehorekin topatzeaz lotsa baizik pairatzen ez dugun arrats honetan... non ediren eztirik gizarte ajeatu honi darion esne mindua gozatu nahirik ere?
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |