Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

      XVIII. mende amaieran, apeza protestanteren batek idatzia dela uste da poema kurios hau. Kontutan izan, Beraskoitzeko Joannes Leizarragaren kalendrea baino kasik hiru mende gerozago idatzia izan dela. Gaur egun noski, ez digu deus haundirik iradokitzen, baina garai hartan idatzia izateko balio aberatseko lana dela ezin ukatu. Ikusten denez, Iainkoak iainko, ordurako baziren gizarte honen norabideaz kezkatiago ziren apezak, eta horrek poza ematen du. Ikus dezagun beraz, soziologo eta besterentzat interes haundiko gerta daitekeen poema xahar hau.

 

 

KREDOA

 

Deusezaren bidagurutzean

topatuko haizen gizaldi zoroa.

Basamortu lebain zekenean

noraezean abiaturiko inozoa.

Hiri beltzetako auri tristean

hedaturiko eden berdaska gozoa.

Ludiaren sabelean zikinduriko

mende galduen biraozko mintzoa.

Antzutasunera desterraturiko

oihartzun ugalkor betierekoa.

Nondik hator eta nora hoa

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985