Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

      Espaniar poeta klasiko zahar baten lagunik minenak bere buruaz beste egin zuen, suizidatu alegia. Baina badakigu suizida hau bera ere erdi poeta horietakoa zena, eta sentiberatasun haundiko kreatura. Suizidatu aurretik, seguru ez dakigu, baina egun pare bat lehenago edo horrela, gutun hauxe igorri zion bere lagun poeta minari:

 

 

EZ ORO TENOREZ

 

Nigar gehiago ezin nian egin

horregatik hil izanen nauk

larreetako landare xalkor

eta abere ahulen antzera.

Bena, ene malkoz ez duk

sekula errekarik hazi,

ene malkoak su barnekoiak dituk,

ene gorputza sutegi bihurtu bailitzan.

Eta engoitik jakinen duk, sutegiak oro

ez direla tenorez iraungitzen.

 

 

(Bere izena eta sinadurarekin zetorren gutun urrikalgarri hau, baina azken gaizto egin zuen gazte sentikor honen familikoek, lotsaizunaz edo, ez didate baimenik eman bere izen-deiturak hemen ezarri ahal izateko).

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985