|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Poema hau ere bilduma berekoa da, aurrekoaren bilduma berekoa alegia, eta noski gartzela berean izkiriatua. Baina segurantziz, zein zeldatan izkiriatua izan zen ez dut jakin ahal ukan. Naturarekiko duen erreferentziagatik, behar bada izan daiteke aurrekoaren egile berarena.
LURRAREN GORPUTZ SINTZEROA
Inorena izan gabe orok hebaintzen dugun lur ahul ezindu honi maitasunezko izerdia dario mendi lepaketan behera eta apirilaz dutxatzen da. Maiatzaz perfumatzen, bere garbitasuna abuztuko zapi honduz lehortuz. Irailean eranzten da lotsatiki, urrian bere gorputz emea aireztatu. Ilbeltzean soineko zuritan paseiatzen maitasunaren izozte ilunetan barrena. Baina gizonak ez du bere maitasunik senditu, lur umo honen gozamenik nabaritu. Maitasun autosufizientea egiten baitu lurrak eta inolako pretentsiorik gabe erakusten bere gorputzari darion liluragarritasuna.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |