Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

      Euskaldunek, bertso neurtu eta errimatuetarako isuria izan dutela gauza jakina da. Izan ordea, beti izaten dira salbuespen banakaren bat edo beste, eta hona hemen horietariko bat. Inolako doinu, neurri eta errimarik gabeko poema zahar bat. Lagunen artean haserretu, eta aizkora lepazurretik behera sartu zioten baso mutil batek eginikoa da, hiltzear zelarik. Joan den mende erditsukoa dela erran dit emaileak.

 

 

EBOLUZIOAREN ERRUAK EZARRIAK

 

Eboluzioaren erruak ezarriak dira

arno gozoz horditzen diren errumesak

eta baso mutil hebeinduon

alogeratik bizi emagalduak.

Eboluzioaren erruak ezarriak

emetasunaren leihoetatik zelatan

bular zurista bildurtiak,

haur sortu berrien negarra, eta

arreba eroaren esku dostatiak.

Orobat, urrezko miarma sareetan

dautzan eulibeltz asesinatuak, eta

basabere disekatuen begi izutiak.

Eboluzioaren erruak ezarriak

haizearen kolpe ezkutuak

kearen gordeleku urrunak

eta...

 

 

(ez bide zuen poema finitzeko betarik ukan, hala erakutsi nahiko du behinik behin, amaierako puntu lerrokada horrek)

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985