Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

 

ANGEL ALDUNTZINI GORAZARRE

 

Galizia aldetik zetorren haizeak

puztu egin zituen gaiten auspoak, eta

frentean ibilitako bugle, korneta eta klarinak oro

isil arazteko agindua eman zuen koronel zaharrak.

Leitzako kale ilunetan barrena

siringa eta zampoñak joaz segitzen zuten berriz

andaluziatik emigraturiko txorroskilero muturbeltzak, eta

harritzekoa bada ere, Berlinen, Vivaldiren ohoretan ari ziren

bibolindero eta danbolinteroak

tonu erdi bat beheratu zuten «primaderaren» doinu eztia.

Parisko ostatuetan, kontzertinoaren konpasean kantatzen

senarragandik berezitako andere flakosta antzuak, eta zuten

haur ttipiak xilofonoan dostatzen ziren bitartean

kaleetan zehar txotisa joaz eta ziraldoka zihoazen indiano

Mandolina, bandurria eta lira zaharren hariek hordituak.

tristeziaren larritasunez eten egin zuten;

oboe, fagota eta xirulak unaien ezpainetan lehertu ziren

eta atrilak oro eguzkihaizeak irauli.

Bizitzak ordea, harpa jo zion AINGERU xalo bati.

Behiak marruka hasi ziren supituki, zakurrak saunkaka

zapoak isilik eta hontzak huluka. Ikaraz leher beharrean Leitza,

muinoetan behera odola irakiten baitzetorren, uholdez gainezka.

Samielen etxe sakratutik dan, dan, dan, ezkilak jo zituzten

eta Josefateko zelaian tronpeta soinu ilunak.

Halere, zerugainean alegera zihoazen miruak ziztuka

AINGERUAK bailiran, beren hegal nabarrei eraginez.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985