|
Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Kalifornian, edo xehekiago erraiteko Sakramenton, hirutan hogeita biga urte luze sekretari eman zituen abokatu buruzuri batek, erretiroa eman zioten egunean, izkribu asaldagarri bat utzi zuen notariaren mahai gainean. Bere lankideek ez zuketen halakorik asko espero, baina buruzuri zaharrak aspalditik erregu egina zuen, eguna iristean bere gogoetak erakutsiko zituela. Eta egin ere, halaxe egin zuen, bere lagunengan sekulako harridura sorraraziz. Hauxe izan zen bere azken gogoeta:
GOGOAN DITUT
Gogoan ditut parlamentu dotoreetako harlanduak Gogoan, sala erdian altzatzen diren zutabe ezinduak Gogoan, hiri nazkagarri honetako oinazeak korrazpietara gidatzen dituen uso urbanoak. Gogoan ere, zilarrezko karpeta handitan alferrik gorderiko izkribu meta lizunduak. Gogoan berunezko gau triste haietan ahantziriko begibakar eta legendunak oro. Gogoan halaber, beste hainbat pasadizo eta nik dakita zenbat kasu sinatu gabeko.
Joannes d'Iraolaren poema bilduma |