Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985

 

 

GIZA IZURRITE NAZKAGARRIA

 

Oh! giza izurrite nazkagarria.

gizon eta emakume kutsaduraz

estaltzen ariki unibertsoa.

Pertsonak omen dira oro!

 

Eta guk, hordiok, gehiegi edaten omen dugu

guk, errumesok, gehiegi eskatzen omen

putaok, gehiegi eskaintzen...

analfabetook, gehiegi hitzegiten

herabetiok, gehiegi isiltzen

zero marjinatuok, gehiegi gozatzen omen dugu.

Bai hala da, damu dugu bihotz bihotzetik

zakurkeria eta ponperia gehiago ez izana!

Ziudadano jator izatera ez iritsia!

Harrokeria gehiegi behar ordea, pertsona izateko.

Oh! giza izurrite higuingarria!

Utikan! unibertso xalo honetatik.

 

Joannes d'Iraolaren poema bilduma
Patziku Perurena

CAP, 1985